Mutriku Zero Zabor taldeak lanerako prest dagoela esan du
Luardo Etxean egin du aurkezpena Mutriku Zero Zabor taldeak, «Gipuzkoan eta nolabait Mutrikun, hondakinekin dagoen arazoaren berri eman eta konponbideak daudela erakustea» helburu. Lehenengo eta behin, Zero Zabor mugimendua Europan eta mundu mailan l...
Luardo Etxean egin du aurkezpena Mutriku Zero Zabor taldeak, «Gipuzkoan eta nolabait Mutrikun, hondakinekin dagoen arazoaren berri eman eta konponbideak daudela erakustea» helburu.
Lehenengo eta behin, Zero Zabor mugimendua Europan eta mundu mailan lanean ari den mugimendua dela gogoratu zuten, nahiz eta Gipuzkoan, Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuola aitzindariak izan diren.
«Guk ere Zero Zabor politikarekin bat egiten dugu, eta norabide horretan lanean ariko gara Mutrikun», esan zuten. «Herritarrok konturatu behar gara, hondakina zabor bezala ulertu beharrean, baliabide bezala ulertzen duen ikuspegi batetik jarri behar garela lanean». Horren harira, herritarrek sortzen duten hondakinen %90 birziklagarria izanik ere, Mutrikuri dagokionez, %67 zabortegira isurtzen dela nabarmendu zuten, «begiak itxi eta inolako kezkarik gabe».
Herritarren parte hartzea sustatu nahian, hondakinen inguruan sentsibilizatuta dauden herritarrei dei egin zieten, eurekin bat egin dezaten. Harremanetarako helbidea: mutrikuzerozabor@gmail.com.