Plazabarripea bete dute 300 lagunek
Markina-Xemeingo, Etxebarriko eta Ziortza Bolibarko 300 lagun batu ziren zapatu arratsaldean plazabarripean. Herri horietako preso eta iheslarien berbea ekarri zuten bertara eurek idatzitako gutunak irakurriz, eta euretan aitatzen zen kanta guztien art...
Markina-Xemeingo, Etxebarriko eta Ziortza Bolibarko 300 lagun batu ziren zapatu arratsaldean plazabarripean. Herri horietako preso eta iheslarien berbea ekarri zuten bertara eurek idatzitako gutunak irakurriz, eta euretan aitatzen zen kanta guztien artean abestu zuten. Plazan egin zuten modura, kaleak be betetzen jarraitu behar direla azpimarratu zuten amaieran. “Elkartasuna, konpromisoa eta elkarlana ezinbestekoak izango dira, aro barri bateri ateak zabaldu eta aulki hutsuk gabeko Euskal Herria ezagutzeko”. Horretaz gainera, ekainaren 9an, Markina-Xemeinen ospatuko den Herrira Egunerako gonbitea luzatu zuten.