‘Zure Ziztada behar dugu’ Ondarroara ailegatuko da etzi
Berria egunkariak martxan ipinitako Zure ziztada behar dugu kanpaina Ondarroara ailegatuko da etzi. Aurkezpena Kofradia Zaharrean egingo da, 19:00etan. Ohikoa denez, bilera irekia izango da, eta Berria-ko behargin bik emongo dute kanpainaren zergatien ...
Berria egunkariak martxan ipinitako Zure ziztada behar dugu kanpaina Ondarroara ailegatuko da etzi. Aurkezpena Kofradia Zaharrean egingo da, 19:00etan.
Ohikoa denez, bilera irekia izango da, eta Berria-ko behargin bik emongo dute kanpainaren zergatien barri. Berria Taldearen egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera edukiko dute, hortaz, herritarrek, bai eta egunkarian egiten ari diren hausnarketak zeintzuk diren eta zein erabaki ari diren hartzen jakitekoabe.
5.000 Berrialagun
Gaur egungo zailtasunei aurre egin eta etorkizunean be euskarazko kazeta izateko eta erronka barriei aurre egin ahal izateko dirua biltzen ari da Berria Taldea.
Kanpaina herririk herri eta sektorez sektore hedatzea da asmoa, proiektuari eusten lagunduko dioten herritar sare zabala osatzeko. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest dauden 5.000 pertsona topatzea da helburua, baina norberaren ahalmenaren araberako diru laguntzak dira orain arte egindakoak.
Hilaren 29an Mutrikun egingo