Bi ordenagailu baino gauza gehiago lapurtu dute Munitibarko Eskolan
Munitibarko eskolatik ez zuten bi ordenagailu bakarrik eroan. Hori baino gauza gehiago izan ziren eskolako arduradunen esanetan, eta hori ez eze, «dana hankaz gora utzi zuten». Azaldu dutenez, ez dute bakarrik bi ordenagailu eramangarri lapurtu. Arma...
Munitibarko eskolatik ez zuten bi ordenagailu bakarrik eroan. Hori baino gauza gehiago izan ziren eskolako arduradunen esanetan, eta hori ez eze, «dana hankaz gora utzi zuten».
Azaldu dutenez, ez dute bakarrik bi ordenagailu eramangarri lapurtu. Armairua apurtu eta umeen 2.0 eskolako ordenagailu guztiak eroan zituzten, bai-eta arbel digitaleko proiektagailua eta beste ordenagailu handi batzuen prozezatzeko unitate zentrala be.