93.000 kilo antxoa lehorreratu dituzte azkan zazpi egunetan Kalare Deuna Kofradian, bataz besteko 3,38 euroko prezioan. : bentan 2,81 euroko prezioa egin du. Tamaina politekoak izan dira garauak: kiloan 30 sartzen ziren. Kopuruak gora egin du, halanda...
Plantetan Antzerki Topaketak aurtengo Donostia Antzerki Sariaren irabazlea dakar, zapatuan, 21:00etan, Kafe Antzokira: Gure Bide galduak. Bost aktore eta zuzeneko gitarra doinuekin sortutako antzezlana da. Konpainian ohikoa duten moduan, errealismo mag...
Arratoi txakurrak bezalakoa da galdu den txakurra. Ile luzea eta zuria dauka eta Txiki izena du. Norbaitek bilatzen badu mesedez jarri kontaktuan ondoko telefono zenbakian: 600.46.46.25 (Andere)
Bielsaren taldeak txapela kentzeko denboraldia egin duela esan dio Realeko atezainak Espainiako Koparen finalaren atarian Hitzari. Jon Ansotegi, Iñigo Martinez eta Asier Illarramendik be euren pronostikoa eta nahia azalduko dute, biharko paperezko e...
Euskal erromeriagaz amaituko dira aurten be Aittitta Txiki kultur taldeak antolatutako euskal dantza ikastaroak. Danetara, 130 lagunek parte hartu dute aurten euretan, eta guztiak aterako dira zapatuan kalera, ikasitakoa erakustera. Egun osoko jaia i...
Munitibarko eskolatik ez zuten bi ordenagailu bakarrik eroan. Hori baino gauza gehiago izan ziren eskolako arduradunen esanetan, eta hori ez eze, «dana hankaz gora utzi zuten». Azaldu dutenez, ez dute bakarrik bi ordenagailu eramangarri lapurtu. Arma...
Munitibarko Oizpe egoitzako jolas gunea zabalduko dute bihar. 12:00etan izango da irekiera ekitaldia, eta gero, luntxa egongo da. Barritzaileak izateko ahaleginean, berton eskaintzen diren zerbitzuen aukera zabaltzea du helburu gune barriak. Modu horre...
Euskal erromeriak hartuko ditu, beste behin, herriko kaleak, Gure Ametsa dantza taldeak urtero antolatzen duen dantza ikastaroari amaiera emanaz. Ez da, baina, soilik dantzak ikusteko hitzordua izango, ez. Goizeko Izarra antzerki taldea eta Mutrikuko K...
Etzi jokatuko da 680 kiloko lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako finala, Iurretan, 17:30ean. Mutriku Sokatira Taldeko kideak «itsaropentsu» daudela esan dute eta barruan daramaten guztia ematen saiatuko dira bigarren postua eurenganatzeko. Laukizko Gaztedi A taldearekin berdinduta geratu ziren joan den asteko jardunaldian (Berriatuan). Erandioko Goierri A taldea dago sailkapen orokorrean lehenengo postuan, hamar punturekin. Eta talde mutrikuarra, Laukizkoarekin batera, zazpi punturekin dago atzetik. «Gaztedi A eta gu antzera ibiliko gara. Indar aldetik eta teknika aldetik hortxe-hortxe gabiltza bi taldeok. Dena dela, guk bigarren postua geure egiteko esperantzak ditugu». Beraz, momentuz, sailkapen orokorrean hirugarren postua hutsik dago. Erandioko Goierri B taldea lau punturekin dago laugarren postuan eta Gaztedi B, bi punturekin, azken dago. Etziko aurreikuspena Etziko norgehiagoka nolakoa izango den galdetzean, bertokoek gauza «estu» egongo dela diote. «Gaztedi A iaz baino makalago dabil eta ondorioz gure parez dago. Horregatik, ezinik ez dugu ikusten», gaineratu du Urrestik. Asteon egindako entrenamenduetan ere taldeko kide guztiak animo aldeti ondo dabiltzala adierazi du. «Entrenamenduak ondo joan dira eta animatuta gaudenez, baikor goaz finalera». Behegaina, «ezezaguna» Baina Urrestiren hitzetan taldeen egoera ez da bigarren postua baldintzatuko duen faktore bakarra. «Behegaina ere kontuan eduki behar dugu. Izan ere, Iurretako behegaina ez dakigu nolakoa izango den; ezezaguna da. [...]
Maiatzaren 30ean ospatuko den Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, kanpaina bat antolatu du Atxondo kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak. Kiroldegiko harreran hiru zigarro entregatzearen truke igerilekurako edo gimnasiorako sarrera bat ...