Tabakoaren kontrako kanpaina, Atxondo kiroldegian
Maiatzaren 30ean ospatuko den Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, kanpaina bat antolatu du Atxondo kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak. Kiroldegiko harreran hiru zigarro entregatzearen truke igerilekurako edo gimnasiorako sarrera bat ...
Maiatzaren 30ean ospatuko den Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna dela eta, kanpaina bat antolatu du Atxondo kiroldegia kudeatzen duen Emtesport enpresak. Kiroldegiko harreran hiru zigarro entregatzearen truke igerilekurako edo gimnasiorako sarrera bat eskuratzeko aukera egongo da egun horretan. Kanpainaren helburua, osasunerako kaltegarria den tabakoa bezalako ohiturak iztera animatzea dela azaldu dute.