Dantza, kantua eta antzerkia, eskutik
Euskal erromeriak hartuko ditu, beste behin, herriko kaleak, Gure Ametsa dantza taldeak urtero antolatzen duen dantza ikastaroari amaiera emanaz. Ez da, baina, soilik dantzak ikusteko hitzordua izango, ez. Goizeko Izarra antzerki taldea eta Mutrikuko K...
Euskal erromeriak hartuko ditu, beste behin, herriko kaleak, Gure Ametsa dantza taldeak urtero antolatzen duen dantza ikastaroari amaiera emanaz. Ez da, baina, soilik dantzak ikusteko hitzordua izango, ez. Goizeko Izarra antzerki taldea eta Mutrikuko Kantu Zaharren taldea ere hortxe egongo dira zapatuan. Denen artean, egitarau potoloa prestatu dute, gozatzea merezi duen horietakoa.
12:00etarako egin dute hitzordua dantzariek. Bat eginda, kalejiran irtengo dira herriko kaleetan zehar. Lehenengo geralekua Beheko Plaza izango da. Ziriako Andonegi eta haren lana oso presente egongo dira.