110 zaletu joan dira autobusean Lekeitiotik Madrilera
Bi autobus irten dira gaur goizean Lekeitiotik Madrilerantz, 110 lagunekin. 07:00etan irten dira autobusak eta lekeitiarrez gainera, Mutriku, Ondarroa, Markina-Xemein eta Ispasterko zaleak be eroan dituzte. Lekeitio Futbol Taldeak jarri du autobus zer...
Bi autobus irten dira gaur goizean Lekeitiotik Madrilerantz, 110 lagunekin. 07:00etan irten dira autobusak eta lekeitiarrez gainera, Mutriku, Ondarroa, Markina-Xemein eta Ispasterko zaleak be eroan dituzte. Lekeitio Futbol Taldeak jarri du autobus zerbitzua Athletick zaleak gaur gauean Madrilen jokatuko den Espainiako Kopara eroateko. Azken egunetan be izan dituzte eskaerak, baina, autobusak berehala bete zirela jakitera emon dute Lekeitio Futbol Taldeko arduradunek. Autobusek, bihar 06:00etan egingo dute buelta Lekeitiora.