Bi autobus irten dira gaur goizean Lekeitiotik Madrilerantz, 110 lagunekin. 07:00etan irten dira autobusak eta lekeitiarrez gainera, Mutriku, Ondarroa, Markina-Xemein eta Ispasterko zaleak be eroan dituzte. Lekeitio Futbol Taldeak jarri du autobus zer...
Ekainaren 25etik uztailaren 27ra, ludoteka zerbitzua eskainiko du Zubi Zahar herri ikastolak Plazagainen, 3 urtetik 10 urtera bitartekoei zuzenduta. Ordutegia: 10:00etatik 13:30era arte luzatuko da. Gurasoen eskaerari erantzunda, aurreko urteetan baino...
Ekainaren 1ean, 2an eta 3an Iparraldeko Haizeak ospatuko dira Lekeition. Aittitta Txiki kultur elkarteak egitarau zabala prestatu du hamaikagarren Iparraldeko Haizeak ospatzeko, eta urtero moduan, herriko koadrila asko batzen dituen gisau txapelketa eg...
Bihar, 17:00etan, Irakurleen Txoko berezia egingo da herriko liburutegian. Irakurriko den liburua, Aitor Zuberogoitiaren Surf izango da, eta idazlea bera eta Iurretako Irakurleen Txokoa ere bertan egongo dira.
Miren Erdozia Landa (1934) lekeitiarra omendu du Lekeitioko Udalak, urte guzti hauetan Lekeitioko Udaleko Etxez Etxeko Zerbitzuagaz erakutsi duen leialtasun eta konfiantzagatik. Miren Erdozia, orain dela 25 urte hasi zen, onuradun moduan, laguntza ja...
Bilbo-brass taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Arkupe aurrean. Haize-Metalezko Ganbara Taldeak egitarau erakargarri eta anitza eskainiko du. Bilbo-brass, hamaika lagunez osatutako taldea da, eta guztiak eskarmentu handiko musikariak dira. Taldea,...
Eskolako Agenda 21 programaren baitan hartutako konpromisoak aurkeztu eta Markina-Xemeingo Udalari proposamenak luzatu dizkiote Bera Kruz Ikastola eta Bekobenta eskolako ikasleek, gaur goizean, udaletxeko udalbatzar aretoan. Ikasturte honetan, Erosketa...
Martitzenean, hilak 29, 20:00etan egin du Berria taldeak hitzordua Mutrikun. Luardo Etxean izango da bilera, euskal kazetari laguntzeko abiatutako kanpainaren barruan. Egungo egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko, 5.000 Berrialagun lortu behar ditu e...
5.000 Berrialagun baietz. Horretxegaz helburuagaz alkartu ziren, atzo, Kofradia Zaharrean, hainbat herritar. Euskal kazetaren egoera ekonomikoaren egoera txarraren barri jaso zuten, eta horri buelta zelan emon hausnartu. Datorren eguenerako, maiatzak 3...
Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da zapatuan, Akerbeltz gaztetxean. 22:30ean hasiko da saioa, baina aurretik afaria antolatu dute gaztetxekoek. Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia, Iñaki Viñaspre...
Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, gaur eta bihar, odola emoteko aukera egongo da Lekeition. Gaur, 17:00etatik 20:30era batuko dute odola anbulatorioan. Bihar, ostera, Odola emoteko unitate mugikorra jarriko dute Independentzia plazan 10:00et...