XI. Plazatik Gaztetxerako hirugarren saioa jokatuko da zapatuan Akerbeltz gaztetxean
Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da zapatuan, Akerbeltz gaztetxean. 22:30ean hasiko da saioa, baina aurretik afaria antolatu dute gaztetxekoek. Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia, Iñaki Viñaspre...
Plazatik Gaztetxera Bertsolari Gazteen txapelketako hirugarren kanporaketa jokatuko da zapatuan, Akerbeltz gaztetxean. 22:30ean hasiko da saioa, baina aurretik afaria antolatu dute gaztetxekoek. Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitia, Iñaki Viñaspre eta Maite Solozabal, Eneritz Artetxe eta Ugaitz Beristain, eta Aitzol Urain eta Aitor Salegi izango dira Markina-Xemeingo saioan parte hartuko duten bikoteak.
Bikote bakoitzak lau ariketa egin beharko ditu, eta saioa hasi orduko erabaki beharko dute bertsolariek zeinek egin behar duen ariketa bakoitza: Zortziko Handia, Zortziko Txikia, Koplatan eta Bakarka. Ariketa horiek egin ostean, epaileen puntuaketaren arabera, bikote bat pasatuko da buruz burukora, eta buruz buruko pasako den beste bikotea, publikoak aukeratuko du.
Beste gaztetxeetan egin duten modura, afaria egongo da Akerbeltzen be, eta afarirako txartelak Sakris eta Erlatx tabernetan eros daitezke. Afaria 20:30ean hasiko da.