25 urte bete ditu Miren Erdozia lekeitiarrak Etxez Etxeko Zerbitzuaren onuradun modura
Miren Erdozia Landa (1934) lekeitiarra omendu du Lekeitioko Udalak, urte guzti hauetan Lekeitioko Udaleko Etxez Etxeko Zerbitzuagaz erakutsi duen leialtasun eta konfiantzagatik. Miren Erdozia, orain dela 25 urte hasi zen, onuradun moduan, laguntza ja...
Miren Erdozia Landa (1934) lekeitiarra omendu du Lekeitioko Udalak, urte guzti hauetan Lekeitioko Udaleko Etxez Etxeko Zerbitzuagaz erakutsi duen leialtasun eta konfiantzagatik. Miren Erdozia, orain dela 25 urte hasi zen, onuradun moduan, laguntza jasotzen. Lekeitiko Udalak, lora sorta bat eta Lekeitioko zilarrezko bereizgarri txiki bat oparitu dio omenaldian, eta Manuel Endeiza, nagusien egoitzan askari txiki bat eginez ospatu dute eguna omenduak eta bere etxekoek, zinegotzi, alkate eta Ongizate eta Etxez Etxeko Zerbitzuko langileekin batera.