Iparraldeko Haizeak ekimenaren baitan egingo den gisau txapelketarako izen emotea, zabalik
Ekainaren 1ean, 2an eta 3an Iparraldeko Haizeak ospatuko dira Lekeition. Aittitta Txiki kultur elkarteak egitarau zabala prestatu du hamaikagarren Iparraldeko Haizeak ospatzeko, eta urtero moduan, herriko koadrila asko batzen dituen gisau txapelketa eg...
Ekainaren 1ean, 2an eta 3an Iparraldeko Haizeak ospatuko dira Lekeition. Aittitta Txiki kultur elkarteak egitarau zabala prestatu du hamaikagarren Iparraldeko Haizeak ospatzeko, eta urtero moduan, herriko koadrila asko batzen dituen gisau txapelketa egingo da. Eskolapean eta tabernen inguruan batuko dira parte- hartzaileak, jakirik goxoena nork prestatu lehiatzeko. Gisau txapelketan parte hartzeko izena aldez aurretik emon behar da, kultur etxean. Epea zabalik dago eta azken eguna maiatzaren 28a izango da. «Herritar guztiak animatzen ditugu parte hartzera, giro polita egoten da eta», azpimarratu dute antolatzaileek