Berriari ziztada emoteko alkartu dira Kofradia Zaharrean
5.000 Berrialagun baietz. Horretxegaz helburuagaz alkartu ziren, atzo, Kofradia Zaharrean, hainbat herritar. Euskal kazetaren egoera ekonomikoaren egoera txarraren barri jaso zuten, eta horri buelta zelan emon hausnartu. Datorren eguenerako, maiatzak 3...
5.000 Berrialagun baietz. Horretxegaz helburuagaz alkartu ziren, atzo, Kofradia Zaharrean, hainbat herritar. Euskal kazetaren egoera ekonomikoaren egoera txarraren barri jaso zuten, eta horri buelta zelan emon hausnartu. Datorren eguenerako, maiatzak 31, egin dute barriro hitzordua: Kofradia Zaharrean izango da bigarren bilera be, 19:00etan. “Zure laguntza behar dugu egoerak hobera egin dezan”, esan dute parte hartzaileek, ondarrutar guztiei bilera horretara joateko gonbitea eginaz.