Eskolako Agenda 21 proiektuaren barne, herri mailan partaidetza arloan egindako lana azaldu dute herriko ikasleek udal gobernuari. Ikasleak erosketa berdea eta kontsumo arduratsua lantzen ibili dira ikasturte osoan. Gaur, Udal forua osatu dute ikasleek...
Herriko ume eta gazteen laugarren arrantza lehiaketa egingo da bihar, Urko errekan. Bi maila egongo dira: 12 urtera artekoa eta 12 urtetik 15 urtera artekoa. Ibaun-erdi eta aretoko futbol zelaiaren artean egin beharko dute arrantza parte hartzaileek. L...
Emanaldiak bihar hasiko dira eta datorren hastean be egingo dira.
Atzo 18:00ak aldera hasi ziren deklaratzen Xabi Aranburu eta Oroitz Gurrutxaga Parisko epaitegian. Epaileak atxilotuak kartzelara bidaltzeko agindua emon du, etakideak izatea leporatuta. Atzo iluntzean 250 bat lagunek eskatu zuten atxilotuen askatasu...
Isuntza Arraun Elkarteak Isuntzaren Asteburua ospatuko du traineru estropada eta taldearen aurkezpenarekin. Urtero modura, banderak bedeinkatu, eta, ekainaren 24an hasiko den, KAE1 ligan lehiatuko duten trainerua aurkeztuko du Isuntzak. Aurten baina, arraun elkarte osoa aterako da kalera, eta KAE1 ligako arraunlariez gainera, txikien, kadeteen eta gazteen taldeak be aurkeztuko dituzte herritarren aurrean. Bertan egongo dira bai eta Isuntza Arraun Elkarteko arduradunak be. 13:30ean hasiko da zapatuan, bedeinkazioa, eta taldeko argazkiak ateraz amaituko dute ekitaldia. Eguna, umeen jokoekin eta dastagarriekin osatuko da. 18:30ean hasiko dira umeen jokoak plazan eta opariak eta sariak egongo dira parte hartzaileentzat. Domekako traineru estropada izango da ardats nagusia arraunaren asteburua ospatzeko. 25 traineruk parte hartuko dute, 11:30ean hasita, denboraldi aurreko proban: 22 mutilenak eta hiru neskenak. TKE ligakoak zazpi traineruk eta KAE 1 eta KAE 2 ligetako gehienak arraunean egingo dute Lekeitioko uretan.