Arrantza lehiaketa egongo da Etxebarrian ume eta gazteentzat
Herriko ume eta gazteen laugarren arrantza lehiaketa egingo da bihar, Urko errekan. Bi maila egongo dira: 12 urtera artekoa eta 12 urtetik 15 urtera artekoa. Ibaun-erdi eta aretoko futbol zelaiaren artean egin beharko dute arrantza parte hartzaileek. L...
Herriko ume eta gazteen laugarren arrantza lehiaketa egingo da bihar, Urko errekan. Bi maila egongo dira: 12 urtera artekoa eta 12 urtetik 15 urtera artekoa. Ibaun-erdi eta aretoko futbol zelaiaren artean egin beharko dute arrantza parte hartzaileek. Lehia, 09:00etan hasiko da, baina ordu erdi aurretik, udaletxean aurkeztu behar dira arrantzaleak. Lehiaketa antolatu duen kultur komisioak jarritako arauen arabera, amu naturalak, zizare edo kokarrak, bakarrik erabili ahalko dituzte parte hartzaileek. Arrantzan egiten den amurrain bakoitzeko puntu bat lortuko dute parte hartzaileek, eta berdinketa egonez gero, pisatu egingo direla jakitera emon dute antolatzaileek. Sortu daitezkeen beste arazoak be, antolatzaileen erabakiaren menpe geratuko dira.