Arraun taldeak aurkeztuko ditu Isuntzak, zapatuan
Isuntza Arraun Elkarteak Isuntzaren Asteburua ospatuko du traineru estropada eta taldearen aurkezpenarekin. Urtero modura, banderak bedeinkatu, eta, ekainaren 24an hasiko den, KAE1 ligan lehiatuko duten trainerua aurkeztuko du Isuntzak. Aurten baina, arraun elkarte osoa aterako da kalera, eta KAE1 ligako arraunlariez gainera, txikien, kadeteen eta gazteen taldeak be aurkeztuko dituzte herritarren aurrean. Bertan egongo dira bai eta Isuntza Arraun Elkarteko arduradunak be. 13:30ean hasiko da zapatuan, bedeinkazioa, eta taldeko argazkiak ateraz amaituko dute ekitaldia. Eguna, umeen jokoekin eta dastagarriekin osatuko da. 18:30ean hasiko dira umeen jokoak plazan eta opariak eta sariak egongo dira parte hartzaileentzat. Domekako traineru estropada izango da ardats nagusia arraunaren asteburua ospatzeko. 25 traineruk parte hartuko dute, 11:30ean hasita, denboraldi aurreko proban: 22 mutilenak eta hiru neskenak. TKE ligakoak zazpi traineruk eta KAE 1 eta KAE 2 ligetako gehienak arraunean egingo dute Lekeitioko uretan.
Isuntza Arraun Elkarteak Isuntzaren Asteburua ospatuko du traineru estropada eta taldearen aurkezpenarekin. Urtero modura, banderak bedeinkatu, eta, ekainaren 24an hasiko den, KAE1 ligan lehiatuko duten trainerua aurkeztuko du Isuntzak. Aurten baina, arraun elkarte osoa aterako da kalera, eta KAE1 ligako arraunlariez gainera, txikien, kadeteen eta gazteen taldeak be aurkeztuko dituzte herritarren aurrean. Bertan egongo dira bai eta Isuntza Arraun Elkarteko arduradunak be. 13:30ean hasiko da zapatuan, bedeinkazioa, eta taldeko argazkiak ateraz amaituko dute ekitaldia. Eguna, umeen jokoekin eta dastagarriekin osatuko da. 18:30ean hasiko dira umeen jokoak plazan eta opariak eta sariak egongo dira parte hartzaileentzat.
Domekako traineru estropada izango da ardats nagusia arraunaren asteburua ospatzeko. 25 traineruk parte hartuko dute, 11:30ean hasita, denboraldi aurreko proban: 22 mutilenak eta hiru neskenak. TKE ligakoak zazpi traineruk eta KAE 1 eta KAE 2 ligetako gehienak arraunean egingo dute Lekeitioko uretan.