Udal forua osatu dute Lekeitioko ikasleek alkateagaz
Eskolako Agenda 21 proiektuaren barne, herri mailan partaidetza arloan egindako lana azaldu dute herriko ikasleek udal gobernuari. Ikasleak erosketa berdea eta kontsumo arduratsua lantzen ibili dira ikasturte osoan. Gaur, Udal forua osatu dute ikasleek...
Eskolako Agenda 21 proiektuaren barne, herri mailan partaidetza arloan egindako lana azaldu dute herriko ikasleek udal gobernuari. Ikasleak erosketa berdea eta kontsumo arduratsua lantzen ibili dira ikasturte osoan. Gaur, Udal forua osatu dute ikasleek Maitane Larrauri alkateagaz, eta garapen eta osasun zinegotzia den Ainhoa Lopezegaz. Herriko merkatua bultzatu eta bertoko produktuen bidez elikatzeko kanpainak bultzatzea proposatu diote ikasleek udalari. Bai eta herriko etxeetan hobeto birziklatzeko informazioa zabaltzea, eta bidezko merkataritza eta talde ekologikoak babestea be. Alkateak eta zinegotziak proposamen guztiak entzun ostean, udalak be kontsumo arduratsua landu nahi duela esan die ikasleei, eta beraz, proposamen guztiak baliozkoak direla.