Autokarabanarik eta pisu handiko ibilgailurik ezingo da utzi Saturraranen eta Burumendin
Motorrek eta autoek ahalko dute aparkatu bakarrik Saturrarango aparkalekuan eta Burumendiko zabalgunean. Berariaz autokarabanek eta 3.500 kilotik gorako ibilgailuek debekatuta edukiko dute gune biotan aparkatzea. Batean zein bestean, tokiak dituen muga...
Motorrek eta autoek ahalko dute aparkatu bakarrik Saturrarango aparkalekuan eta Burumendiko zabalgunean. Berariaz autokarabanek eta 3.500 kilotik gorako ibilgailuek debekatuta edukiko dute gune biotan aparkatzea.
Batean zein bestean, tokiak dituen mugak, zoruaren egoerak, eta iraganean gertatu diren era askotako arazoek eragin dute erabaki hori hartzea.
Mutrikuko udalbatzak 2012ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran emon zion hasierako onarpena TAO ordenantzaren aldaketari.
Iragarkia argitaratuta, araudia jendaurrean erakutsiko da 30 lanegunez. Epe horren barruan inolako erreklamazio edota iradokizunik aurkeztuko ez balitz, hasierako onarpena behin betikoa bihurtuko litzateke.