Aire garbiak bira nazan egitaraua prest dauka Mutriku Zero Zabor taldeak. Bi astez luzatuko dira ekimenak, eta haietan parte hartzeko deia egin diete taldekideek mutrikuar guztiei. Helmuga Donostiako Sagues auzoan jarri du Gipuzkoako Zero Zabor taldeak...
Lehiaketarako zortzi film labur eta lehiaketatik kanporako bat. Hori da Motz-motzian lehiaketara aurkeztu diren lanen kopurua. Iaz baino gutxiago dira lehian egongo diren filmak. Egileak, baina, antzekoak dira. Izan be, iaz lan bat baino gehiago aurkez...
Motorrek eta autoek ahalko dute aparkatu bakarrik Saturrarango aparkalekuan eta Burumendiko zabalgunean. Berariaz autokarabanek eta 3.500 kilotik gorako ibilgailuek debekatuta edukiko dute gune biotan aparkatzea. Batean zein bestean, tokiak dituen muga...
Joan den zapatuan eta domekan Zapico anaien kontzertua(argazkian) eta Andres Cea organojolearen emanaldiak ikusi eta gero, asteon Bilbao Contradanza (zapatua) eta Euskalbarrokensemble (domeka) taldeak egongo dira ikusgai Ziortzako kolejiatan. Emanaldi...
Vista Alegreko mahaia plataforma osatzen dute herritarrek Bizkaiko Foru Aldundiak proiektuaren aurrean hartutako ebazpenari auzi errekurtsoa sartzeko lehenengo pausoa eman dute. «Momentuz errekurtsoa sartzeko eskaera aurkeztu dugu. Errekurtsoa bera gero sartuko dugu», adierazi zuten joan den barikuan plataformako kideek. Mendexako Bildu, Ekozain (talde ekologista), Auzokideak, Lekitto Bixirik eta Lekeitioko Aralarrek osatzen dute Vista Alegreko mahaia plataforma. Eta joan den barikuan Bilbaoko Auzitegi Nazionalean egin zuten hitzordua. Bertan, auzi errekurtsoa aurkezteko lehenengo eskaera egin zuen plataformak. Plataformaren esanetan, errekurtsoa sartuta, proiektua bera berraztertu beharko da. «Beharrezkoa den edo ez aztertu beharko dute orduan. Ez dakigu errerkurtsoa bera noiz sartuko dugun. Epaileak ahal dugula esaten digunean egingo dugu». Jarrerak «ezin ulertuta» Plataformaren esanetan, proiektua «legearen aurkakoa da. Ez dago baimenduta tamaina horretako aparkalekurik egitea ingurune horretan; baso-masa autoktonoa denez, baso hori errekuperatzea da jarraitu beharko litzateken irizpidea». Bide beretik, Udalak eta Aldundiak legez kanpoko aparkaleku baten truke 24 etxebizitzako eraikina negoziatzea ulergaitza egiten zaiela gaineratu du plataformak. «Ehun bat etxe hutsik daude eta 98 etxebizitza eraikitzeko proiektua be eginda dago. Horiek ez dira behar». Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak proiektuari emandako baiezkoa ezin ulertuta daudela diote. «Proiektu hori euren irizpideen aurkakoa da. Izatez, kostaldea babesteko eraikuntzak mugatu behar direla diote eta». Zirkulazio eta [...]
Lehiaketarako zortzi film labur eta lehiaketatik kanporako bat. Horietxek da Motz-motzian lehiaketara aurkeztutako lan kopurua. Iaz baino gutxiago dira lehian egongo diren filmak, baina antolatzaileek esan dutenez, joan den urtetik hona kalitate aldeti...
Udaletxe aurreko eskaileratan batu dira Isuntza Arraun Elkartekoak banderak bedeinkatu eta taldea jendaurrean aurkezteko. Taldeko argazkiak aterata, banderak bedeinkatu zituen Kepa Agirre Lekeitioko bikarioak, eta inguruan batutako herritarren txaloeki...
Betikoa eta barria uztartuko dituzte Kamiñazpiko jaiek bariku arratsaldetik aurrera. Estreinako, bertso saioa egingo da jai eremuan, punta-puntakoa egin be: Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan, zapatuan, paella janaren o...
Berria egunkariaren egoeraren gaineko informazioa jaso eta Berrialagun egiteko aukera egongo da etzi, 19:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian, Uema ekitaldiaren ordu berean. Berriaren egoera zaila azaltzen duten informazio orriak eskuratu ahalko...
Ondarroako Radixu Irratiak jauzi garrantzitsua emon du komunikazioaren arloan. Aukera bikoiztuta, FM 105.5ean entzuteaz gain, edozein lekutik entzun ahal izango da, internet bitarteko dela: www.radixu.info. Orain momentuan probak egiten badabiltza be, ...
Ondarroa barriro Ueman dagoela ospatzeko ekitaldia egingo da etzi Ondarroan. Kafe Antzokian izango da, 19:30ean hasita: oihal dantza ikuskizuna eta Kresala dantza taldearen saioa egongo dira. Ostean, argazkia aterako da euskalgintzan lan egindako guzti...