Vista Alegreko proiektuari auzi errekurtsoa sartuko diote herritarrek
Vista Alegreko mahaia plataforma osatzen dute herritarrek Bizkaiko Foru Aldundiak proiektuaren aurrean hartutako ebazpenari auzi errekurtsoa sartzeko lehenengo pausoa eman dute. «Momentuz errekurtsoa sartzeko eskaera aurkeztu dugu. Errekurtsoa bera gero sartuko dugu», adierazi zuten joan den barikuan plataformako kideek. Mendexako Bildu, Ekozain (talde ekologista), Auzokideak, Lekitto Bixirik eta Lekeitioko Aralarrek osatzen dute Vista Alegreko mahaia plataforma. Eta joan den barikuan Bilbaoko Auzitegi Nazionalean egin zuten hitzordua. Bertan, auzi errekurtsoa aurkezteko lehenengo eskaera egin zuen plataformak. Plataformaren esanetan, errekurtsoa sartuta, proiektua bera berraztertu beharko da. «Beharrezkoa den edo ez aztertu beharko dute orduan. Ez dakigu errerkurtsoa bera noiz sartuko dugun. Epaileak ahal dugula esaten digunean egingo dugu». Jarrerak «ezin ulertuta» Plataformaren esanetan, proiektua «legearen aurkakoa da. Ez dago baimenduta tamaina horretako aparkalekurik egitea ingurune horretan; baso-masa autoktonoa denez, baso hori errekuperatzea da jarraitu beharko litzateken irizpidea». Bide beretik, Udalak eta Aldundiak legez kanpoko aparkaleku baten truke 24 etxebizitzako eraikina negoziatzea ulergaitza egiten zaiela gaineratu du plataformak. «Ehun bat etxe hutsik daude eta 98 etxebizitza eraikitzeko proiektua be eginda dago. Horiek ez dira behar». Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak proiektuari emandako baiezkoa ezin ulertuta daudela diote. «Proiektu hori euren irizpideen aurkakoa da. Izatez, kostaldea babesteko eraikuntzak mugatu behar direla diote eta». Zirkulazio eta [...]
Vista Alegreko mahaia plataforma osatzen dute herritarrek Bizkaiko Foru Aldundiak proiektuaren aurrean hartutako ebazpenari auzi errekurtsoa sartzeko lehenengo pausoa eman dute. «Momentuz errekurtsoa sartzeko eskaera aurkeztu dugu. Errekurtsoa bera gero sartuko dugu», adierazi zuten joan den barikuan plataformako kideek.
Mendexako Bildu, Ekozain (talde ekologista), Auzokideak, Lekitto Bixirik eta Lekeitioko Aralarrek osatzen dute Vista Alegreko mahaia plataforma. Eta joan den barikuan Bilbaoko Auzitegi Nazionalean egin zuten hitzordua. Bertan, auzi errekurtsoa aurkezteko lehenengo eskaera egin zuen plataformak.
Plataformaren esanetan, errekurtsoa sartuta, proiektua bera berraztertu beharko da. «Beharrezkoa den edo ez aztertu beharko dute orduan. Ez dakigu errerkurtsoa bera noiz sartuko dugun. Epaileak ahal dugula esaten digunean egingo dugu».
Jarrerak «ezin ulertuta»
Plataformaren esanetan, proiektua «legearen aurkakoa da. Ez dago baimenduta tamaina horretako aparkalekurik egitea ingurune horretan; baso-masa autoktonoa denez, baso hori errekuperatzea da jarraitu beharko litzateken irizpidea».
Bide beretik, Udalak eta Aldundiak legez kanpoko aparkaleku baten truke 24 etxebizitzako eraikina negoziatzea ulergaitza egiten zaiela gaineratu du plataformak. «Ehun bat etxe hutsik daude eta 98 etxebizitza eraikitzeko proiektua be eginda dago. Horiek ez dira behar».
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak proiektuari emandako baiezkoa ezin ulertuta daudela diote. «Proiektu hori euren irizpideen aurkakoa da. Izatez, kostaldea babesteko eraikuntzak mugatu behar direla diote eta».
Zirkulazio eta mugikortasun arazoei bestelako konponbideak eman behar zaizkiela esan du plataformak. «Edozein kasutan be, inguruneari kalte gutxien egingo diote neurriak hartu behar dira».
Bien bitartean, proiektua geldiarazi arte, euren esku dagoen guztia egiten jarraituko dutela diote plataformako kideek.