‘Berria’-ren alde ziztada emoteko aukera egongo da eguenean
Berria egunkariaren egoeraren gaineko informazioa jaso eta Berrialagun egiteko aukera egongo da etzi, 19:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian, Uema ekitaldiaren ordu berean. Berriaren egoera zaila azaltzen duten informazio orriak eskuratu ahalko...
Berria egunkariaren egoeraren gaineko informazioa jaso eta Berrialagun egiteko aukera egongo da etzi, 19:30etik aurrera, Ondarroako Kafe Antzokian, Uema ekitaldiaren ordu berean.
Berriaren egoera zaila azaltzen duten informazio orriak eskuratu ahalko dira berton, eta parte hartzeko eta laguntza emoteko dauden aukerak azalduko dira. «Gure inguruko euskaltzaleen ekarpenak bilatu nahi ditugu; baina aldi berean, gizartea ohartu nahi dugu, euskarazko hedabideak edukitzeko eta euskaraz bizitzeko oraindik be danon laguntza beharrezkoa dela», adierazi dute Ondarroan Berria-ren aldeko kanpaina daroenak.