Eguenean hasiko da martxan Aire garbiak bira nazan egitaraua Mutrikun
Aire garbiak bira nazan egitaraua prest dauka Mutriku Zero Zabor taldeak. Bi astez luzatuko dira ekimenak, eta haietan parte hartzeko deia egin diete taldekideek mutrikuar guztiei. Helmuga Donostiako Sagues auzoan jarri du Gipuzkoako Zero Zabor taldeak...
Aire garbiak bira nazan egitaraua prest dauka Mutriku Zero Zabor taldeak. Bi astez luzatuko dira ekimenak, eta haietan parte hartzeko deia egin diete taldekideek mutrikuar guztiei.
Helmuga Donostiako Sagues auzoan jarri du Gipuzkoako Zero Zabor taldeak. Ekainaren 17rako ekitaldi koloretsua antolatu dute: erraustegiko kolore grisa baztertu eta aire garbia irudikatuko duen mosaiko erraldoian.
- Mutrikuko egitaraua
Ekainak 7. Errausketari ateak ixten bideo emanaldia, Zabiel kultur etxean,19:00etan
Ekainak 9. Jaia 12:00etan hasita: pintxo eta sagardoa, eskulan tailerra material birziklagarriekin, mahai informatiboa, haize erroten salmenta eta mosaikoa egiteko kartulinen salmenta.
Ekainak 10. Mahai informatiboa, haize erroten salmenta eta mosaikoa egiteko kartulinen salmenta.
Ekainak 14. Errausketari ateak ixten bideo emanaldia, Gaztetxean, 18:00etan.
Ekainak 17. Aldarrikapen jaia Donostian, 10:00etan hasita. Pirritx, Porrotx eta Marimotots, bertsolariak, musika eta kirola. 12:15ean, mosaiko erraldoia osatuko da Zurriola hondartzan