Jauzia emonda, interneten entzun daiteke Ondarroako Radixu Irratia
Ondarroako Radixu Irratiak jauzi garrantzitsua emon du komunikazioaren arloan. Aukera bikoiztuta, FM 105.5ean entzuteaz gain, edozein lekutik entzun ahal izango da, internet bitarteko dela: www.radixu.info. Orain momentuan probak egiten badabiltza be, ...
Ondarroako Radixu Irratiak jauzi garrantzitsua emon du komunikazioaren arloan. Aukera bikoiztuta, FM 105.5ean entzuteaz gain, edozein lekutik entzun ahal izango da, internet bitarteko dela: www.radixu.info.
Orain momentuan probak egiten badabiltza be, musika eta irratsaioak zuzenean entzuteko aukera dago. Datorren ekainaren 30ean, esate baterako, Zapato Azule zuzenean emongo dute irratiko arduradunek.
Hauek dira orain momentuan Radixun dauden irratsaioak: astelehenetan, 22:00etatik 23:00etara, KBB; martitzenetan, 22:00etatik 23:00etara, Erozemat; eguaztenetan, 22:00etatik 24:00etara, Azken Mohikanoak; eguenetan, 21:00etatik 22:00etara, Ein Daigun Bidi; barikuetan, 21:00etatik 21:30era, Time to Roots; zapatuetan, 10:00etatik 12:00etara, Terranobako Salau; amaitzeko, domeketan, 19:00etatik 20:00etara, Inpreñuko Goitxibeheri.