Zortzi film labur egongo dira lehian Motz-motzian irabazteko
Lehiaketarako zortzi film labur eta lehiaketatik kanporako bat. Hori da Motz-motzian lehiaketara aurkeztu diren lanen kopurua. Iaz baino gutxiago dira lehian egongo diren filmak. Egileak, baina, antzekoak dira. Izan be, iaz lan bat baino gehiago aurkez...
Lehiaketarako zortzi film labur eta lehiaketatik kanporako bat. Hori da Motz-motzian lehiaketara aurkeztu diren lanen kopurua.
Iaz baino gutxiago dira lehian egongo diren filmak. Egileak, baina, antzekoak dira. Izan be, iaz lan bat baino gehiago aurkeztu zutenek aurten bat aurkeztu dute. 18 urtetik gorakoek egindako sei film labur egongo dira lehian, eta adin txikikoen bi.
Kalitate aldetik eman da aldaketa nabarmena. «Joan den urtetik hona, jauzi positiboa eman da kalitatearen aldetik. Pozik gaude», esan dute antolatzaileek lan guztiak ikusi eta gero.
Herritarrei lanak erakustea helburu, ekainaren 22an egingo da filmeen proiekzioa, Zabielen, 20:00etan. Hilaren amaieran egingo da sari banaketa.