Ekozain ekologia taldeak antolatuta, Ekobidaia egingo da domekan Gasteizko Salburua naturgunera. Hezeguneak, eta herri baratzak bisitatuko dituzte goizean, eta katedrala bazkaldu ostean. Irteeraren kostua 40 eurokoa izango da eta bere barruan sartzen dira garraioa, bazkaria eta sarrerak. Irteeran parte hartzeko izena emon behar da aldez aurretik 685710010 edo 680780192 telefono zenbakietara deituta. Irteera 09:00etan izango da.
Sekulako denboraldia izan da aurtengoa Lekeitio Futbol Taldearentzat. Elkarteak dituen sei taldeetatik bost lehenengo hiruren artean geratu dira, eta gazteak eta kadeteak mailaz igotzea lortu dute. Aukera hori zabalik dauka oraindik, gainera, nagusie...
Lekeitioko Udala akordu batetara iritsi da Fides Norte S. Koop eta Lekeitioko Parrokiarekin, Ikusgarri zinema ez ixteko. Herritarrek zinea galtzea suposatuko lukeenaz jabetuta, Fides Norte enpresaren defizitari aurre egiteko diru-laguntza emotea onartu...
Aurtengo eskolaz kanpoko kirol ekintzetan parte hartu duten umeek kurtso amaierako jaialdia ospatuko dute zapatuan eta domekan. Futbol, atletismoa eta gimnasia erritmiko ikuskizunak eskainiko dituzte. Zapatuan, 16:00etan, Zelaian, Markina-Artibai eskol...
Urte guztian egindako lana plazaratzeko asmoz, igeriketa erakusketa egingo dute 200 umek, zapatuan, Atxondo kiroldegian. 4 urtetatik hasi eta 16 urte bitarteko umeak egingo dute igeri. 10:00etan hasiko da ikuskizuna, eta 12:00ak arte egongo dira umeak ...