Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Korrika egingo da Markina-Xemeinen
Preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea aldarrikatuko dute zapatuan, Markina-Xemeinen ospatuko den Herrira Egunean. Korrika eta bazkaria dira eguneko ekimen nagusiak, eta bertan, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarko herritarrek parte...
Preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea aldarrikatuko dute zapatuan, Markina-Xemeinen ospatuko den Herrira Egunean. Korrika eta bazkaria dira eguneko ekimen nagusiak, eta bertan, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarko herritarrek parte hartuko dute. 12:00etan irtengo da korrika Zelaitik, eta talde bakoitzak bere kilometroa burutuko du. Herrian zehar aringa-aringa egin ondoren, bazkaltzeko alkartuko dira parte hartzaileak. Bazkaria Plazabarripean egingo da, eta txartelak 20 eurotan daude salgai Txokoan eta Txotxiki bi dendan. Jaiagaz amaitzeko trikipoteoa egongo da arratsaldean.