Domekan jokatuko dira Markinako Eskupelota Txapelketako finalak
Domekan erabakiko dira zeintzuk izango diren aurtengo Markinako Eskupelota Txapelketako irabazleak. Bi hilabetetako lehiaren ondoren, finalak jokatuko dira, 10:00etan hasita. Sei mailetako bikote onenak aurkituko dira aurrez aurre finalean. Umetxoen, u...
Domekan erabakiko dira zeintzuk izango diren aurtengo Markinako Eskupelota Txapelketako irabazleak. Bi hilabetetako lehiaren ondoren, finalak jokatuko dira, 10:00etan hasita. Sei mailetako bikote onenak aurkituko dira aurrez aurre finalean. Umetxoen, umeen, alebinen, gaztetxoen, gazteen eta azkenik nagusien partiduak ikusi ahalko dira, ordena horretan. Lehenengo bostak binaka jokatuko dute, baina nagusietan Andoni Malasetxebarria eta Iraitz Arrietaren arteko norgehiagoka burutuko da.