Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da gaur Lekeitio-Lekeitio artean
Lea-Artibai osoan zehar ibiliko dira gaur, munduko emakume txirrindulari profesional garrantzitsuenak. Lekeitioko Resurreccion Maria de Azkue Ikastolak antolatuta, Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da Lekeitio-Lekeitio bitartean. Estatuko zein nazioarteko 23 talde irtengo dira 15:45ean, Lekeitiotik, bigarren etaparen 97,8 kilometroak egiteko. Lekeitio, Milloi, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio ibilbidea bi bidar eginda, Gizaburuagarantz abiatuko dira txirrindulariak, Aulestitik Lekoizen zehar Markina-Xemeinerantz joateko. Urberuagatik pasatu eta Millio igo ondoren, Lekeitiorantz joko dute txirrindulariek Lekeitioko ikastola aurreko helmugara ailegatzeko. Amaiera, 18:30 aldera izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Kirola bultzatzen Orain dela bi urte berreskuratu zuen Lekeitioko ikastolak Emakumeen Nazioarteko kirol egutegiari eginiko tartetxoa. «Kirola, emakumeen kirola eta kirola euskaraz barneratzea du helburu antolaketa ahalegin honek. Heziketa erakunde bat garen neurrian, kirola bultzatzeagaz gain, bestelako balioak be erantsi nahi dizkiogu jai honi», adierazi dute. Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin bat eginez, Lekeitiko Udalak be lagundu eta babestu du proba: «Etapa bat herrian egitea positibotzat jotzen dugu kontuan izanda emakumeen kirolak berdintasunean aritzeko dituen zailtasunak, batez be, goi mailan lehiatzerako orduan».
Lea-Artibai osoan zehar ibiliko dira gaur, munduko emakume txirrindulari profesional garrantzitsuenak. Lekeitioko Resurreccion Maria de Azkue Ikastolak antolatuta, Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da Lekeitio-Lekeitio bitartean. Estatuko zein nazioarteko 23 talde irtengo dira 15:45ean, Lekeitiotik, bigarren etaparen 97,8 kilometroak egiteko. Lekeitio, Milloi, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio ibilbidea bi bidar eginda, Gizaburuagarantz abiatuko dira txirrindulariak, Aulestitik Lekoizen zehar Markina-Xemeinerantz joateko. Urberuagatik pasatu eta Millio igo ondoren, Lekeitiorantz joko dute txirrindulariek Lekeitioko ikastola aurreko helmugara ailegatzeko. Amaiera, 18:30 aldera izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.
Kirola bultzatzen
Orain dela bi urte berreskuratu zuen Lekeitioko ikastolak Emakumeen Nazioarteko kirol egutegiari eginiko tartetxoa. «Kirola, emakumeen kirola eta kirola euskaraz barneratzea du helburu antolaketa ahalegin honek. Heziketa erakunde bat garen neurrian, kirola bultzatzeagaz gain, bestelako balioak be erantsi nahi dizkiogu jai honi», adierazi dute.
Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin bat eginez, Lekeitiko Udalak be lagundu eta babestu du proba: «Etapa bat herrian egitea positibotzat jotzen dugu kontuan izanda emakumeen kirolak berdintasunean aritzeko dituen zailtasunak, batez be, goi mailan lehiatzerako orduan».