Alokabideren esanetan alokairuko etxebizitza sozialen esleipendunek ezingo dute etxebizitza hartu aurretik ikusi
Alokabidek “prozedura hori” erabiltzen duela gaineratu du Alokabidek. Joan den barikuan hartu zuten esleipendunek tokatu zitzaien etxebizitzaren gaineko informazioa (planoak, helbide zehatza, azalera) eta jasotako informazioan paperak aurk...
Alokabidek “prozedura hori” erabiltzen duela gaineratu du Alokabidek. Joan den barikuan hartu zuten esleipendunek tokatu zitzaien etxebizitzaren gaineko informazioa (planoak, helbide zehatza, azalera) eta jasotako informazioan paperak aurkezteko zazpi eguneko epea zutela adierazi zuen Alokabidek. Atzo aldiz, gutuna oker dagoela esan zuen. “Zazpi eguneko epea ez da erreala. Lehendabizi gutunean jartzen duen telefono zenbakira deitu (944-04 47 08) behar dute eta orduan bulegora etortzeko txanda emango diegu”.
Dena dela, hitzordura joan orduko, esleipendunek etxebizitza hilero zenbat ordaindu beharko duten jakingo dute. “Diru kopuru hori ere ezin dugu zehatz esan zein izango den. Komunitateko gastuak kanpoko administratzaile batek eramango ditu eta oraindik ez dakigu nor izango den hori. Beraz, etxebizitzaren prezioari gutxi gora-beherako komunitako gastuak gehituko diogu, baina zehatza ez da izango”.
Bai edo ez esan aurretik ere etxebizitza ezingo dutela ikusi esan du Alokabidek. “Alokabidek inoiz ez du etxebizitza bat erakusten. Hartu egin behar da, edo ez. Hartzen bada, giltzak eman eta gero ikusiko dute etxebizitza esleipendunek”. Etxejabeek, bestelade, etxebizitza “itsu-itsuan” hartu behar dutela esan dute, haserre.