II. Poker Gauagaz hasiko dira barikuan Kafe Antzokiko asteburuko ekimenak
Kafe Antzokiko asteburuko egitaraua II. Poker Gauak irekiko du bariku gauean. 23:00etan egingo diote kolpe lehiakideek kartei. Sarrera doakoa izango da. “Modako jokoan ibiltzeko aukera edukiko dugu lehia biziko gauean”, esan dute antzokiko...
- Kafe Antzokiko asteburuko egitaraua II. Poker Gauak irekiko du bariku gauean. 23:00etan egingo diote kolpe lehiakideek kartei. Sarrera doakoa izango da. “Modako jokoan ibiltzeko aukera edukiko dugu lehia biziko gauean”, esan dute antzokiko arduradunek, parte hartzeko gonbitea eginaz.
- Bestalde, domekak bertsolaritza eta dantza uztartuko dituen ikuskizuna ekarriko du antzokiko agertokira: Errimak oinetan. Emonaldi berezia da ikusgai egongo dena. “Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez?”. Galdera horren erantzuna da Errimak oinetan. 19.00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude, Kafe Antzokian eta Zurrumurrun, 8 eurotan; leihatilan 10 eurotan salduko dira.