Irailean hasiko da pantalanak ipintzeko lanen lehen zatia
Irailerako aurreikusten da Mutrikuko portuan pantalanak ipintzen hastea. Lanen lehen zatian, 208 amarratze leku ipiniko dituzte. Lanak Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzaren baitan dagoen Euskal Kirol Portuak SA enpresak kudeatuko ditu. Jakitera e...
Irailerako aurreikusten da Mutrikuko portuan pantalanak ipintzen hastea. Lanen lehen zatian, 208 amarratze leku ipiniko dituzte. Lanak Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzaren baitan dagoen Euskal Kirol Portuak SA enpresak kudeatuko ditu. Jakitera eman dutenez, EKPk bere bulegoak edukiko ditu portuan bertan, eta pertsona bat egongo da bertan edozein izapide egiteko. Udan eta batez ere asteburuetan egingo du lan berton, hori da-eta bazkideek laketontziak gehien erabiliko duten sasoia. Pantalanetan euren ontzia eduki nahi dutenek metro karratuko eta eguneko 0,139972 euroko kanona ordaindu beharko dute. Salneurri horrek zerbitzu guztiak barneratuko ditu. Horrez gain, aparkatzeko hogei leku prestatuko dira, urteko 80 euroren trukean. Izen-ematea zabalik dago azken horretan.