A Santo de Que… taldea 80. hamarkadako doinuekin dator Markina-Xemeingo Melos antzokira
A Santo de Que… talde debarrak Melos antzokian joko du bariku gauean. 80. hamarkadako arrakastak eskainiko dituzte 22:30ean hasita. Jesus Perez gitarra eta ahotsak, bere seme Jesus Perezek baxuan, eta Felix Llavoryk bateria eta koroekin jarriko d...
A Santo de Que… talde debarrak Melos antzokian joko du bariku gauean. 80. hamarkadako arrakastak eskainiko dituzte 22:30ean hasita. Jesus Perez gitarra eta ahotsak, bere seme Jesus Perezek baxuan, eta Felix Llavoryk bateria eta koroekin jarriko diote erritmoa bariku gabari. Denbora batez eskenategiak utzita egon ondoren, ibilbide barriari ekin zioten indartsu joan den urtean. Hasiera batean, kontzertu batzuk emotea zuten asmoa, baina, azkenean, entzuleen erantzuna ikusita, CDa be grabatu zuten, eta Nunca es tarde izeneko lan barri hori aurkeztuko dute Melos antzokian. Kontzertuan, taldearen abestiak eta bertsioak joko dituzte, bai eta sorpresaren bat be.