Nasa kaleko aldamioa kentzen hasiko dira astelehenetik aurrera
Euskarriak finkatuta, Nasa kaleko etxebizitzak eusten egon diren aldamioak hasiko dira kentzen datorren astelehenean. Hori dela eta, uztailaren erdira arte oinezkoentzat be itxita egongo da Nasa, astelehenetik barikura bitartean. Dena dela, aurreko itx...
Euskarriak finkatuta, Nasa kaleko etxebizitzak eusten egon diren aldamioak hasiko dira kentzen datorren astelehenean.
Hori dela eta, uztailaren erdira arte oinezkoentzat be itxita egongo da Nasa, astelehenetik barikura bitartean. Dena dela, aurreko itxieretan egin legez, zapatu-domekan ireki egingo da kalea oinezkoak pasa daitezen.
«Lau asteko lanak izatea aurreikusten da. Zatika egingo dira. Datorren astean Sutargi ondoko aldamioa hasiko dira kentzen. Beharrak ondo doaz», esan du udal hirigintza batzordeburuak.