Josu Angoitia txirrindulari markinarra Besayako Biran egongo da Bizkaiko Selekzioagaz
Asteburuan, Kantabrian burutuko den Besayako Biran egongo da Bizkaiko Selekzioagaz, Josu Angoitia txirrindulari markinarra. Gazte mailako munduko talde onenak parte hartuko dute bira horretan, Luxenburgo, Belgika eta Errusiakoak besteak beste. Iñaki Iturri, Angoitiaren prestatzaileak jakitera emon duenez, markinarrarentzat sari bat da bira horretan parte hartzea. «Munduko onenen alboan esperientzia hartzeko aukera paregabea da», adierazi du.