Menpekotasuna dutenen familientzako laguntzak emango ditu Amankomunazgoak
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak eta Lea-Artibaiko Amankomunazgoak menpekotasun egoeraren bat duten familiei laguntza eskaintzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute. Laguntza programa abian jartzeko Aldundiak 25.302 euro bideratuko ditu Lea-Artibaira.
Hitzarmen horri esker, familia baten egon daitezkeen menpekotasun egoerei arreta emateko foru programa garatuko da.
Laguntzak
Bide beretik, adineko pertsonak zaintzen dituzten pertsonentzat prebentzio jarduerak garatu eta borondatezko jarduerak bideratuko ditu Amankomunazgoak, laguntza psikosoziala eskaintzeaz gain. «Zerbitzu hau lehen be bazegoen eta behin hitzarmena bukatuta, berriz ezartzea erabaki da», gaineratu du Aldundiak.
Menpekotasuna duten adineko pertsonen eta haien familien lehentasunak be aldatu egin direla gaineratu du Aldundiak. «Asko dira euren etxeetan egoten jarraitu nahi dutenak».
Eta hori posible egiteko, familiek eta hurbileko pertsonek ematen dieten zaintza eta laguntza handia da. «Laguntza hori herri administrazioek sustatu behar dute».
Horri jarraituz, Gizarte Ekintza Sailak egoera horretan dauden adineko pretsonei Zainduz laguntza programa eskaintzen die. «Programa horrek adineko horiek zaintzeko eta euren familia eta gizarte ingurunean geratzeko behar diren prestazioak identifikatzen eta definitzen ditu».
Beste herri batzuk
Lea-Artibaiko Amankomunazgoaz gain, beste hamabi udal edo amankomunazgok bat egin dute hitzarmenagaz eta ondorioz, horiek be laguntza programa eskainiko dute euren eremuan.