Uda sasoian bete-betean sartuta, Ez utzi eguzkiak zure perfileko argazkia aldatu dezan lemapean, Minbiziaren Aurkako Elkarteak prebentzio kanpaina ipini du martxan. Mutrikuko Udaleko Ongizate Batzordeak haiekin elkarlanean dihardu. Kanpainaren helburua...
Mutrikuko Udalak 2012ko aurrekontua aurkeztu du Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, herritarren aurrean. Joseba Palenzuela alkateak udalaren egoera ekonomiko txarra dela eta, egitasmoak aurrera eramateko «bai edo bai» foru aldundiarekin eskutik he...
Bertsotan ariko dira Mutrikuko Bertso Eskolakoak etzi, gaztetxean, 14:00etatik aurrera. Bertso bazkarira joateko txartelak Zubixan, Zubiaramen eta Subeltzen daude saltzen, 6 eurotan.
Odola emoteko aukera egongo da Lekeition barikuan eta zapatuan. Barikuan odola emoteko osasun etxera joan behar da 17:00etatik 20:30era. Zapatuan, barriz, odola emoteko unitate mugikorra jarriko dute Independentzia plazan 10:00etatik 13:30era.
Ume, gaztetxo eta nagusien mailetako 34 bikote jokatzen dabiltza aurten, Karmenetako Zesta-Punta Txapelketa. Nagusietan, Euskal Herriko afizionatu mailako pilotari onenak ari dira lehian. Ekainaren hasieran hasi ziren jokoan, eta ikaragarrizko partidu ...
Frontoian egin du hitzordua Kresala Kultur Elkarteak zapaturako. Gaiteroek iragarriko dute Kresala Egunaren hasiera, kalerik kale, eta 19:00etan, irrintzilari eta txalapartariekin hasiko da frontoian emonaldia. Bertsolariak, trikitilariak, txalapartari...
Aitzol Etxaburu, Zunbeltz Larrea eta Xabi Aranbururen koadrilek, Ein Daigun Bidigaz batera, goiz osoko jaia antolatu dute frontoian zapaturako. 10:00etan futbito txapelketako finalerdiak jokatuko dira; 11:00etan 3. eta 4. postuak, eta 11:30ean finala. ...
Zapatuan, 19:00etan, Uraren Jaia ospatuko da Zelaian. Ur jolasak antolatuko ditu Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak adin guztietako umeei zuzenduta. Horrela, urarekin irrist egiteko gunea, ur-globoak, ur-pistolak, tutuak, piszina txikiak eta bitsa botatzen duen makina egongo dira.
Lekeitioko Udalak Abaroa Jauregiaren lorategia herritarrei zabalduko die aisialdirako eremu modura. Lorategia prestatzeko, lan talde bat jarriko da martxan, prozesu partehartzaile baten bidez parkearen zabaltze lana bultzatu, kordinatu eta dinamizatuko...