Abaroa jauregiko lorategia herriratuko dute
Lekeitioko Udalak Abaroa Jauregiaren lorategia herritarrei zabalduko die aisialdirako eremu modura. Lorategia prestatzeko, lan talde bat jarriko da martxan, prozesu partehartzaile baten bidez parkearen zabaltze lana bultzatu, kordinatu eta dinamizatuko...
Lekeitioko Udalak Abaroa Jauregiaren lorategia herritarrei zabalduko die aisialdirako eremu modura. Lorategia prestatzeko, lan talde bat jarriko da martxan, prozesu partehartzaile baten bidez parkearen zabaltze lana bultzatu, kordinatu eta dinamizatuko duena. Gaur eguneko egoeratik abiatuta, etorkizuneko parkea diseinatu eta hori lortzeko emon beharreko urratsak bideratzea izango da lantaldearen beharra. Nahi duenak parte hartu dezake lantaldean, eta beraz, Lekeitioko Udalak herritarrak talde horretan parte hartzera deitu ditu. Sortuko den lantaldean parte hartu ahal izateko, izena emon behar da aldez aurretik, udaletxean, 94-603 41 00 telefono zenbakira deituta, edo udala@lekeitio.com helbide elektronikora idatzita. Lorategiaz arduratuko den taldearen lehen bilera ekainaren 27an egingo da, 19:00etan, Kultur Etxean.