60 dantzari batuko ditu zapatuan, frontoian, Kresala Egunak
Frontoian egin du hitzordua Kresala Kultur Elkarteak zapaturako. Gaiteroek iragarriko dute Kresala Egunaren hasiera, kalerik kale, eta 19:00etan, irrintzilari eta txalapartariekin hasiko da frontoian emonaldia. Bertsolariak, trikitilariak, txalapartari...
Frontoian egin du hitzordua Kresala Kultur Elkarteak zapaturako. Gaiteroek iragarriko dute Kresala Egunaren hasiera, kalerik kale, eta 19:00etan, irrintzilari eta txalapartariekin hasiko da frontoian emonaldia.
Bertsolariak, trikitilariak, txalapartariak, gaiteroak, euskal dantzak, dantza sormenak eta herri dantzak egongo dira aukeran, saiorik saio. Hasteko, danek batera egingo dute San Juan dantza, eta ostean, hamabost bat minutuko saioa eskainiko du talde bakoitzak. 60 bat dantzarik hartuko dute frontoia.
Amaieran be dantzari guztiak elkartuko dira kantxan, fandangoa, Arin-arina eta Larrain Dantza egiteko.
Gabaz be, San Juan dantzaren bueltan batuko dira Kresala Kultur Elkarteko dantzariak.