Ein Daigun Bidik zapatuan frontoira joateko deia egin
Aitzol Etxaburu, Zunbeltz Larrea eta Xabi Aranbururen koadrilek, Ein Daigun Bidigaz batera, goiz osoko jaia antolatu dute frontoian zapaturako. 10:00etan futbito txapelketako finalerdiak jokatuko dira; 11:00etan 3. eta 4. postuak, eta 11:30ean finala. ...
Aitzol Etxaburu, Zunbeltz Larrea eta Xabi Aranbururen koadrilek, Ein Daigun Bidigaz batera, goiz osoko jaia antolatu dute frontoian zapaturako. 10:00etan futbito txapelketako finalerdiak jokatuko dira; 11:00etan 3. eta 4. postuak, eta 11:30ean finala. Sari banaketa 12:30ean egingo da. 13:00etan bertsopoteoan batuko dira; 14:30ean bazkaria egingo da, eta 16:00etan mus txapelketa.