Euskal Herriko afizionatu onenak dabiltza jokatzen Karmenetako Txapelketa
Ume, gaztetxo eta nagusien mailetako 34 bikote jokatzen dabiltza aurten, Karmenetako Zesta-Punta Txapelketa. Nagusietan, Euskal Herriko afizionatu mailako pilotari onenak ari dira lehian. Ekainaren hasieran hasi ziren jokoan, eta ikaragarrizko partidu ...
Ume, gaztetxo eta nagusien mailetako 34 bikote jokatzen dabiltza aurten, Karmenetako Zesta-Punta Txapelketa. Nagusietan, Euskal Herriko afizionatu mailako pilotari onenak ari dira lehian. Ekainaren hasieran hasi ziren jokoan, eta ikaragarrizko partidu bikainak eskaintzen dabiltza nagusiak. Lehenengo mailan, pilotari profesional ohiak be badaude, Felix, Arriola, Andreu, Lekue, Meabe eta Osa besteak beste, eta horrek kategoria handiko partiduak egotea eragin du. Markina-Xemeingo pilotariez gainera, Berriatua, Gernika-Lumo, eta araba, nafarroa eta gipuzkoako hainbat herritako pilotariak be parte hartzen dabiltza txapelketan. Bi aste barru, uztailaren 7an jokatuko dira finalerdiak, eta uztailaren 15ean finalak.