Euskara ikasi nahi dutenei diru-laguntzak emango dizkie Lekeitioko Udalak
2011-2012 ikasturtean HABEK homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren ikasleei diru-laguntzak emongo dizkie Lekeitioko Udalak. Ikasleek euskaltegian izena emonda izan dutela eta asistentziaren %80a bete dutela frogatu beharko du...
2011-2012 ikasturtean HABEK homologatutako edozein euskaltegitan euskaraz ikasten aritu diren ikasleei diru-laguntzak emongo dizkie Lekeitioko Udalak. Ikasleek euskaltegian izena emonda izan dutela eta asistentziaren %80a bete dutela frogatu beharko dute. Laguntzak, ikasitako mailaren araberakoak izango dira, eta beka eskuratzeko eskaria udaletxean aurkeztu behar da uztailaren 1etik 15era.