Zapato Azule ospatuko da etzi
Zapato Azuleko kanta bolo-bolo ari da egunotan. Guztiek buruz jakin nahi dute Esne Beltzak jaiegunaren 15. urtemuga ospatzeko egindako abestia. Letra eta doinua modukoa, Radixu Irratiak ondo baino hobeto pasatzeko jaia prestatu du. Momentuz, gaur arte, abestiak 1.775 deskarga eduki dituela jakin eragin dute Radixu Irratiko arduradunek. Radixu Irratia zuzenena entzun. Zapato Azule abestia deskargatu. Irrati libreak Zapato Azule antolatzeko erronkari zazpigarrengoz egingo dio aurre, eta urtero modura, alde zaharreko jai eremutik kanpo, Tolosara aterako da jaia. Dina Bilbao ondarrutar ospetsua gogoan, bertan hasiko dira Dinamartxak, bizikletaz bat eta mendirik mendi bigarrena. Bizikletaz 200 lagun eta mendiz 50 bat etorriko dira. 14:00etan egingo dute sarrera Kantoipe errebueltatik. Sentipenak nagusituko dira orduantxe. 25 saltoki, irudimen handia Alaiko balkoia atzean laga eta Zubi Zaharra gurutzatuta, Latxanbre enparantzak hartuko du zapatuan Euskal Herriko Kamiseta Azoka. 25 postu egongo dira aukeran. Eta alde zaharrean ez da ezer faltako. Ezustekoak be espero dira, antolatzaileek esan dutenez. Eta hori gutxi balitz, estreinako, Zapato Azule bidez entzun ahalko da etxetik. Alaiko balkoian esaten den guztia eta gehiago zuzenean emongo dute. www.radixu.info-n.
Zapato Azuleko kanta bolo-bolo ari da egunotan. Guztiek buruz jakin nahi dute Esne Beltzak jaiegunaren 15. urtemuga ospatzeko egindako abestia. Letra eta doinua modukoa, Radixu Irratiak ondo baino hobeto pasatzeko jaia prestatu du. Momentuz, gaur arte, abestiak 1.775 deskarga eduki dituela jakin eragin dute Radixu Irratiko arduradunek.
Irrati libreak Zapato Azule antolatzeko erronkari zazpigarrengoz egingo dio aurre, eta urtero modura, alde zaharreko jai eremutik kanpo, Tolosara aterako da jaia. Dina Bilbao ondarrutar ospetsua gogoan, bertan hasiko dira Dinamartxak, bizikletaz bat eta mendirik mendi bigarrena. Bizikletaz 200 lagun eta mendiz 50 bat etorriko dira. 14:00etan egingo dute sarrera Kantoipe errebueltatik. Sentipenak nagusituko dira orduantxe.
25 saltoki, irudimen handia
Alaiko balkoia atzean laga eta Zubi Zaharra gurutzatuta, Latxanbre enparantzak hartuko du zapatuan Euskal Herriko Kamiseta Azoka. 25 postu egongo dira aukeran. Eta alde zaharrean ez da ezer faltako. Ezustekoak be espero dira, antolatzaileek esan dutenez. Eta hori gutxi balitz, estreinako, Zapato Azule bidez entzun ahalko da etxetik. Alaiko balkoian esaten den guztia eta gehiago zuzenean emongo dute. www.radixu.info-n.