Euskararen sustapenerako diru laguntza deialdiak onartu ditu Ondarroako Udalak, dekretu bidez
Ondarroako Udalak diru laguntza deialdiak onartu ditu dekretu bidez. Batetik, euskara ikastaroak egin dituzten herritarrentzat laguntzak egongo dira. Deialdi horren helburua da herritarrei diru laguntzak ematea 2011-2012 ikasturtean egin dituzten euska...
Ondarroako Udalak diru laguntza deialdiak onartu ditu dekretu bidez. Batetik, euskara ikastaroak egin dituzten herritarrentzat laguntzak egongo dira. Deialdi horren helburua da herritarrei diru laguntzak ematea 2011-2012 ikasturtean egin dituzten euskara ikastaroek eragindako gastua apaltzeko. Bestetik, ekonomia jardueretan euskara sustatzeko laguntzak emongo dituzte, euskararen erabilera Ondarroako ekonomia jardueretan eta merkataritza establezimenduetan sustatzea helburu. Azkanengoz, euskararen sustapenerako diru laguntzak egongo dira. Deialdiaren helburua da laguntzak ematea Ondarroako udalerrian euskararen sustapenera bideratutako jarduerak garatzeko.