Sanpedroak goi-goitik ospatuko dituzte Munitibarren
San Pedro Eguneko ekimenak hastekotan daude. 12:30ean emongo zaie hasiera, meza nagusiagaz. Ostean, Esteban eta David Irusta Mallea anaiek organo kontzertua emongo dute, eurek Munitibarko herriari oparitutako organoan. 14:30ean frontoira pasatuko da jaia: bazkaritan batuko dira erretiratuak. 20:00etan botako dute txupina, eta gaua ailegatuta, 22:30ean Lotxo taldeagaz erromerian batuko dira. Bihar, Irrien Lagunak klubaren ikuskizunagaz hasiko dira ekimenak, 12:00etan. Luze joango da asteburua, aspertzeko tarterik barik. Ekainak 29, gaur (San Pedro eguna) - 12:30ean, meza nagusia. - 14:30ean, jubilatuen bazkaria, frontoian. - 20:00etan, txupina. - 22:30ean, Lotxo taldeagaz erromeria. Ekainak 30, bihar - 12:00etan, Irrien Lagunak: Kultura plazara ikuskizuna. Eguraldiaren arabera, plazan, frontoian edo udaletxeko aretoan eskainiko dute saioa. - Bitartean, I. Gisatu Txapelketari hasiera emongo diote. - 14:30ean, Gisatuen aurkezpena eta sari banaketa (3 sari). -Arratsaldean, Txapela Jaurtiketa Lehiaketa plazan. (Saria, xanpain botila). - 19:00etan, Lekeitioko tinbaleroak. - 22:30ean, Erromeria: Joxe Mendizabal. Uztailak 1, domeka - 11:00etatik 13:00etara, joko maratoia, Oizpe egoitzako joko gela barrian. Parte hartzeko, egunean bertan edo aurreko egunean be emon dezakete izena bikoteek (Saria: 100 euro bikote irabazlearentzako). - 13:00etatik 15:00etara, Lekeitioko Aittitta Makurra taldea kantu kantari, herrian zehar. - 16:00etan, pilota partidak frontoian. - 20:00etan, Johnny & Joseph: This is the Basque Country.
San Pedro Eguneko ekimenak hastekotan daude. 12:30ean emongo zaie hasiera, meza nagusiagaz. Ostean, Esteban eta David Irusta Mallea anaiek organo kontzertua emongo dute, eurek Munitibarko herriari oparitutako organoan. 14:30ean frontoira pasatuko da jaia: bazkaritan batuko dira erretiratuak. 20:00etan botako dute txupina, eta gaua ailegatuta, 22:30ean Lotxo taldeagaz erromerian batuko dira. Bihar, Irrien Lagunak klubaren ikuskizunagaz hasiko dira ekimenak, 12:00etan. Luze joango da asteburua, aspertzeko tarterik barik.
- Ekainak 29, gaur (San Pedro eguna)
– 12:30ean, meza nagusia.
– 14:30ean, jubilatuen bazkaria, frontoian.
– 20:00etan, txupina.
– 22:30ean, Lotxo taldeagaz erromeria. - Ekainak 30, bihar
– 12:00etan, Irrien Lagunak:
Kultura plazara ikuskizuna. Eguraldiaren arabera, plazan, frontoian edo udaletxeko
aretoan eskainiko dute saioa.
– Bitartean, I. Gisatu Txapelketari hasiera emongo diote.
– 14:30ean, Gisatuen aurkezpena eta sari banaketa (3 sari).
-Arratsaldean, Txapela Jaurtiketa Lehiaketa plazan. (Saria, xanpain botila).
– 19:00etan, Lekeitioko tinbaleroak.
– 22:30ean, Erromeria: Joxe Mendizabal. - Uztailak 1, domeka
– 11:00etatik 13:00etara, joko maratoia, Oizpe egoitzako joko gela barrian. Parte hartzeko, egunean bertan edo aurreko egunean be emon dezakete izena bikoteek (Saria: 100 euro bikote irabazlearentzako).
– 13:00etatik 15:00etara, Lekeitioko Aittitta Makurra taldea kantu kantari, herrian zehar.
– 16:00etan, pilota partidak frontoian.
– 20:00etan, Johnny & Joseph: This is the Basque Country.