2012/6

Uhagoneko ikastaroen erakustaldia, zapatuan, Markina-Xemeingo Arkupe aurrean

Uhagon kulturgunean urtean zehar egiten diren ikastaroen erakustaldiak egingo dira zapatuan 19:00etan Arkupe aurrean. Umeen Ballet eta Karate saioak, eta ondoren Tai Chi, Sabel Dantza eta Saloi Dantza ikastaroen erakustaldiak egongo dira.

Gogotsu dabiltza Lekeitialdekoak

Gogoz hasi du denboraldia Lekeitialde taldeak. Joan den asteburuan Igorren egon ziren taldeko txirrindulariak, eta gogor lehiatu zituzten maila desberdinetan burututako lasterketak. Danetara, 14 urtera arteko hamar txirrindulari daude aurten taldean, Txabi Aldazabal, Iker Gojenola eta Juan Miguel Arostegiren gidaritzapean. Bizkai guztian zehar dabiltza probetan parte hartzen. BTTkoak egin zituzten lehenengo, eta orain errepidekoetan parte hartzen dabiltza. Domekan, Gordexolako Eskolartekoan parte hartuko dute.

Itziarren Semeak, Gose, Sarekada eta Joxpa taldeak, zapatuan, Amalloko jaietan

Dena prest dago San Juan jaieri hasiera emoteko. Egun nagusia ekainaren 24an bada be, bihar izango dira Amalloko jaiak inguru guztietan ezagun egin dituzten kontzertuak. Aurten, formatu txikiagoko kontzertuak antolatu dituzte, ez ordea kalitate txikiagokoak. Halan, Itziarren Semeak, Gose eta Sarekada taldeek girotuko dute Amalloko gaba, eta Joxpak dantza giroa jarriko du ostean. Eskenatoki txikiari beste zati bat gehituko dio Amalloko Jai batzordeak, eta bertan joko dute 22:30etik aurrera, taldeek. Hiru barra be egongo dira, bertatik hurre. Horrek guztiak, giroa batuagoa izatea eragingo du: dena eskura.

Olgetan udaleku irekien gaineko batzarra dago barikuan Markina-Xemeinen

Olgetan udaleku irekien gaineko batzarra egongo da barikuan 18:00etan kultur aretoan.

Alkaregin elkarteak antolatuta, txirrindularitzaren inguruko erakusketa eta hitzaldia egongo dira eguenean

Alkaregin elkarteak antolatuta, Kepa Bedialauneta markinarrak txirrindularitzaren gainean prestatutako erakusketa zabalduko da gaur, 19:00etan Karmeldarren erakusketa gelan. Aurkezpenean, gainera, Miguel Madariaga Euskadiko Txirrindularitza Iraskundear...

A Santo de Que… taldea 80. hamarkadako doinuekin dator Markina-Xemeingo Melos antzokira

A Santo de Que… talde debarrak Melos antzokian joko du bariku gauean. 80. hamarkadako arrakastak eskainiko dituzte 22:30ean hasita. Jesus Perez gitarra eta ahotsak, bere seme Jesus Perezek baxuan, eta Felix Llavoryk bateria eta koroekin jarriko d...

Nasa kaleko aldamioa kentzen hasiko dira astelehenetik aurrera

Euskarriak finkatuta, Nasa kaleko etxebizitzak eusten egon diren aldamioak hasiko dira kentzen datorren astelehenean. Hori dela eta, uztailaren erdira arte oinezkoentzat be itxita egongo da Nasa, astelehenetik barikura bitartean. Dena dela, aurreko itx...

Lander Fernandez askatzeko eskatu dute Lekeition

Errepresioa ez dela bidea eta konponbide garaia dela azpimarratuz, Lander Fernandez Arrinda preso ohia askatzea aldarrikatu zuten eguazten iluntzean Lekeitioko Eskolapean egindako elkarretaratzean. Martitzenean, haren aurkako Europako atxilotze agindua eman zuten, eta eguaztenean atxilotu zuten Italiako Segurtasun Indarrek, Espainiako Poliziaren laguntzagaz  Italiako hiriburuan, Erroman.

Lekeitioko Hitza

36ko gerran hildako lau gudariren gorpuak lekutu dituzte Zierdamendin

Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuta, Elgoibar 1936, eta Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkarteek, 36ko gerran hildako lau gorputz aurkitu dituzte Etxebarria eta Elgoibar artean dagoen Zierdamendiko hobi batean. Joan den zapatuan aurkitu zituzten gorpuzkiak, eta familia batzuen eskariari jarraituz, gorpuak hobitik aterako dituzte datorren zapatuan. Horretarako, San Miguelgo frontoian jarri dute hitzordua 11:30ean, eta 12:00ak aldera, pagadira igoko dira hilobiratutako gudariak dauden lekura. «36ko gerraren lerroa zazpi hilabetetan egonkortu aurretik, borrokak egon ziren zonalde horretan, eta ondorioz, Zierdamendiko basoan hilotz geratu ziren gudariak inguruko auzotarrek lurperatu zituzten», azaldu dute Ahaztuen Oromena taldeko kideek. Hobiak aurkitzeko, belaunaldiz belaunaldi igarotako testigantza horrek ezinbestekoak izan direla aitatu dute elkartekoek.

Umeen euskal jaia antolatu du Gure Ametsa dantza taldeak domekarako

Mutrikuko Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta, umeen euskal jaia egingo da domekan. Mutrikuko dantzariekin batera, Urnieta, Ermua eta Zarautzkoak ibiliko dira. Albokako parkean bilduko dira talde guztiak 10:30ean. Ordubete beranduago, kalejiran atera...

Markina-Xemeingo Osteko kaleko tarte bat, itxita

Hodiak sartzen dabiltzala eta, autoen sarrera eta irteerak Artibai kaletik egin beharko dituzte Beheko monjen plazako bizilagunak. Obrak amaitu bitartean, udaletxe osteko aparkalekuaren ondoko sarrera itxita egongo da.

Karmen Jaietako Herri Txouan parte hartzeko deia egin dute

Udaletxean eta Uhagon kulturgunean emon dezakete izena aurtengo Herri Txouan parte hartu nahi dutenek. Abarka antzerki taldekoak izango dira aurkezleak, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Txiste bat kontatu, dantzan egin, bertso bat bota edo playback-a. Bakoitzak nahi duena egin dezake herri bazkariaren ostea alaitzeko. «Egun polita izatea lortuko dugu danon parte hartzeagaz», esan dute Abarkakoek. Adinak be ez du garrantzirik. «Txikienetatik hasi eta nagusienera arteko partaideak ongi etorriak izango dira-eta ikuskizunera», azpimarratu dute. Uztailaren 10era arte egongo da izena emoteko aukera.

Lander Fernandez Arrinda preso ohia atxilotu dute Erroman

Italiako Segurtasun Indarrek, Espainiako Poliziaren laguntzarekin, Lander Fernandez Arrinda ETAko preso ohia atxilotu dute Erroman (Italia), Barne Ministerioak baieztatu duenez. Hura atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua onartu eta egun batera izan ...

Lekeitioko Hitza

Emaintza oso onak laga dituzte Plantetan antzerki topaketek

Ikastaroaren eta antzerki emonaldien balorazio oso positiboa egin dute Plantetan antzerki topaketen antolatzaileek. Ikastaroetan hamalau lagun batu ziren, 16 eta 50 urte bitattekoak. Giro on-ona egon zen euren artean. Irakasleak, bestalde, oso gustura ...

Berrikuntzaren gaia landuko dute Ostiralak Debegesan

Enpresak berrikuntzaren eta honen sistematizazioaren garrantziaz eta onurez sentsibilizatzea, berrikuntza sistemak ezarri dituzten gertuko enpresen ereduak ezagutzera ematea eta berrikuntzaren prozesua sistematizatzeko tresnak aurkeztera emateko jardu...

Gehiago