
Isuntza hondartzako parean dagoen ezinduentzako etxean egindako kalteak salatu ditu Lekeitioko Udalak. Joan den zapatu goizaldean, elbarrientzako etxean sartu eta bertan zeuden aulki eta dokumentuak ataratzeagaz gainera, hondarretatik joan daitezkeen e...

Sokaren gainean oin bat eta gero bestea jarri eta oreka mantentzen saihatuko dira Bilboko Sokan-Orekan taldeko kideak, zapatuan Zelaian egingo duten longline edo zinta gaineko erakustaldian. 19:30etik aurrera, zinta gainean ibili eta bestelako ariketak...

Ondarroako Andra Mari jaiek badaukate kartela: Andoni Garciaren Marea biziak. 11 lanen artean aukeratu dute jai batzordeko zortzi kidek kartel irabazlea, politena iritzita. Bozka bi eginda, bietan, gehien gustatu den lana izan da berau. Garciak aitortu...

Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko dute, zapatuan, Motrollon. Independentista Sarearen barruan egingo da igoera, aurreko urte bietan modura, eta azkan hitzorduetan legez, Independentista Sareko Txutxi Ariznabarretak hartuko du parte ekimenean. Herriko plazatik abiatuko dira parte hartzaileak, 11:00etan. Motrollo tontorrera ailegatuta, 13:00etan, ikurriña eta bandera independentista igoko dituzte mastara, eta ostean, ekitaldia egingo da. Ez da faltako jan-edanerako tarterik. “Independentista Sareagaz bat egiten duen jendeak atxikimendua adierazteko aukera edukiko du zapatuan. Jaia eta mendia uztartzen dituen plan polita da”, adierazi dute antolatzaileek, herritarrei parte hartzeko gonbitea eginaz.

Atez atekoaren aurka eta herri kontsultaren alde egindako sinadura kanpainaren berri ematea helburu, Mutrikuko Atez atekoaren aurkako taldeak agerraldia egingo du bihar, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Sinadura kanpainaren emaitzez gain, aurrera begir...

Mutrikuko elementu bereziak eta malenetakoak bateratuta, jaiek badaukate kartel irabazlea. Leire Rodrigez da haren egilea. Kartelak grafiari mugimendu handia eman dio, kolore bizien aldeko apustua eginaz. «Jaietako kartela denez, jaigiro hori islatzea...

Jaietako egun handia ospatu dute gaur markinarrek. Ohiturari jarraituz, Karmengo elizan meza entzun eta udaletxeko plazan bildu dira herritarrak Zerutxuk dantzatutako aurreskua ikusteko. Ondoren Markina-Xemeingo Bandaren kontzertuaz gozatu dute, kokale...

Kultur Etxeko sormen gunea badoa itxura hartzen. Gaur bertan arte eszenikoetarako gunea estreinatuko du Dantzarte elkarteak, bigarren solairuan, jaietarako ikuskizuna antolatzeko ikastaroari hasiera emonaz. Bi hilabete behar izan dira bigarren solairuk...

Izugarrizko jokoa eginda, 19 urte azpiko Eurokopako finala irabazi zuen atzo, Espainiako futbol selekzioagaz, Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezainak. Greziari 1-0 irabazi zioten Julen Lopetegiren mutilek. Partiduaren amaieran, Greziako atezaina animat...

Goizean hasi eta hurrengo goizaldera arte, eten barik ospatu zuten Senegaldarren jaia zapatuan, Ondarroan. Herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be nahi izan zuten jaian parte hartu. Itsasaurre plaza mahaiz bete zen eguerdian, eta aurreikuspenak gaindituta edo, ez zen nahikoa jatekorik egon danentzat. Arratsaldean, 17:20an hasita, borroka senegaldarrak jende asko batu zuen Arrigorri hondartzan. Behegaina jotzen zuena lehiaketatik kanpo geratzen zen. Asko animatu ziren borrokatzera, animo eta oihu artean. Itsasaurrera bueltan, iluntzean kontzertu indartsua eskaini zuen Drongeners taldeak. Argazkiak ikusgai

Jaietako hirugarren egunak aisialdirako aukera ugari eskaini ditu. Borroka senegaldarra Zelaian eta Mus eta Briska Txapelketak egon ziren frontoi txikian. Parte hartze handia eduki dute azken biek. 54 bikotek jokatu dute briskan eta 53k musean. Brsikak...

Herri bazkaria zapatuko ekitaldi izarra denik ezin da ukatu. Urtez urte gero eta gehiago dira Zelaian bazkaltzera animatzen diren herritarrak bai eta kanpokoren bat be. Horrela, aurten, 2.500 lagunek bazkaldu dute alkarregaz.

300 danborjole baino gehiagoren danbor hotsak entzun ziren atzo gauean Markina-Xemeingo kaleetan zehar. 50 ume barri egon dira aurten, eta nagusien kopurua be asko igo da. Halanda ze, nagusien hiru talde egon zirela estreinako. Urtero legez, Xemeindik ...

Mutrikuko Malen jaietan egingo diren bi bazkarietarako txartelak salgai daude. Gazte Egunekoak (hilak 21) hainbat tabernatan daude salgai. Koadrila Egunekoak Miruaitz frontoiko tabernan. Gazte Eguneko txartelek 12 euroko prezioa dute, eta prezio horre...

Herri jabarikoa den Independentzia plazako zoruaren erabilera pribatiboa lortzeko lehiaketa martxan jarri du Lekeitioko Udalak. San Antolin Jaietan, janarien txosna bat jartzeko erabiliko da gunea. Baldintza nagusia, bertoko produktuen salmentarako iza...