Aste honetan amaituko dute Etxebarriko udaletxeko harrera-leku barria
Aste honetan amaituko du Etxebarriko Udalak udaletxeko harrera-leku barria. Sarrailak, erakusmahaia eta kristalezko hormetako biniloa jartzea besterik ez zaie falta. Abuztuan hasi zituzten lanak eta azken ikutuak besterik ez direla falta zehaztu du Jes...
Aste honetan amaituko du Etxebarriko Udalak udaletxeko harrera-leku barria. Sarrailak, erakusmahaia eta kristalezko hormetako biniloa jartzea besterik ez zaie falta. Abuztuan hasi zituzten lanak eta azken ikutuak besterik ez direla falta zehaztu du Jesus Iriondo Etxebarriko alkateak. Lehengo leihatilak kendu eta kristalezko horma jarri dute, eta horrela, udaletxeko harrera zerbitzua begien bistara geratu da. Lan horregaz batera, lurzorua konpondu behar izan dute, eta erakusmahai barria jarri dute.