Gotzon Onaindia: «Batzuek kamiseta eskuratzeko emon dute izena mendi martxan»
Gizaburuagako IV. Mendi Martxa hurre-hurre dago. Aurten itxura aldatuta dator, azpiegitura handiagoagaz, baina betiko helburuagaz, ibili-ibilian herria eta inguruak batzea. Gotzon Onaindia Urrutibeaskoa (Gizaburuaga, 1974) da antolatzaileetako bat. Laugarrengoz antolatu duzue mendi martxa. Berrikuntzarik egongo da? Orain artean ez diogu egin publizitate gehiegirik. Mendi martxak modan daudela ikusita, pentsatu genuen, aurten mendi martxa egitea besteak moduan, kamisetagaz, hornidura guneekin eta hamaiketakoagaz. Ibilbide bi prestatu dituzue. Zelakoak izango dira? Luzea Gizaburuagan hasiko da. Bidegorritik Orioneko bidegurutzeraino joango da; bidegurutzean hortxe egingo dira 100 bat metro errepide jeneraletik, eta han hasiko da pista bat behetik gora. Haxe izango da martxaren punturik gogorrena, lehenengo ordubeteko igoera. Nabarniz, Aulesti eta Gizaburuaga banatzen dituen mugarria. Gero lautada hasiko da, eta goitik behera etorriko gara industrialderantz. Barriro lautada egongo da Oilo granjaraino. Han hasiko da beste aldatz gora bat, baina besteagaz alderatuta, txikiagoa. Bidegorrira handik, eta azkenik Gizaburuagara etorriko gara. Ibilbide motza be badaukagu, hamar kilometrokoa. Hasiko da Gizaburuagan; bidegorritik joango da Lekeitiorantz, oilo granjaraino. Behetik gora hasiko da, eta bardin, goitik behera bidegorrira joan, eta Gizaburuagara ailegatuko da. Gurasoek umeekin edo sasoi-sasoian ez daudenek egiteko egokia da hori. Logotipoa xelebrea da. Bozketa moduko bat egin genuen. Astomendi izeneko mendi bat dago hamen, eta haregaz lotuta [...]
Gizaburuagako IV. Mendi Martxa hurre-hurre dago. Aurten itxura aldatuta dator, azpiegitura handiagoagaz, baina betiko helburuagaz, ibili-ibilian herria eta inguruak batzea. Gotzon Onaindia Urrutibeaskoa (Gizaburuaga, 1974) da antolatzaileetako bat.
Laugarrengoz antolatu duzue mendi martxa. Berrikuntzarik egongo da?
Orain artean ez diogu egin publizitate gehiegirik. Mendi martxak modan daudela ikusita, pentsatu genuen, aurten mendi martxa egitea besteak moduan, kamisetagaz, hornidura guneekin eta hamaiketakoagaz.
Ibilbide bi prestatu dituzue. Zelakoak izango dira?
Luzea Gizaburuagan hasiko da. Bidegorritik Orioneko bidegurutzeraino joango da; bidegurutzean hortxe egingo dira 100 bat metro errepide jeneraletik, eta han hasiko da pista bat behetik gora. Haxe izango da martxaren punturik gogorrena, lehenengo ordubeteko igoera. Nabarniz, Aulesti eta Gizaburuaga banatzen dituen mugarria. Gero lautada hasiko da, eta goitik behera etorriko gara industrialderantz. Barriro lautada egongo da Oilo granjaraino. Han hasiko da beste aldatz gora bat, baina besteagaz alderatuta, txikiagoa. Bidegorrira handik, eta azkenik Gizaburuagara etorriko gara. Ibilbide motza be badaukagu, hamar kilometrokoa. Hasiko da Gizaburuagan; bidegorritik joango da Lekeitiorantz, oilo granjaraino. Behetik gora hasiko da, eta bardin, goitik behera bidegorrira joan, eta Gizaburuagara ailegatuko da. Gurasoek umeekin edo sasoi-sasoian ez daudenek egiteko egokia da hori.
Logotipoa xelebrea da.
Bozketa moduko bat egin genuen. Astomendi izeneko mendi bat dago hamen, eta haregaz lotuta gaudenez apurtxo bat, ba astoa ipini dugu logotipoan, eta zapatila. Astomon idatzi dugu, Salomon markako zapatilak modan daudelako martxetan. Zer edo zer ezberdina egin nahi izan dugu.
Arrakasta eduki du kamisetak?
Bai, badaude batzuk kamiseta eskuratzeko izena emon dutenak.
Eta zenbat lagunek emon dute izena orain artean?
100 bat lagunek. Azkan unean izena emoteko ohitura dauka jendeak. Nahi dute jakin ze eguraldi egingo duen eta.
Oraindik ez dutenek egin, nora joan behar dute?
Herriko tabernara etorri, izen-abizenak emon eta kamisetaren neurria zein den esan. 10 euro ordaindu behar dute 14 urtetik gorakoek eta 5 umeek. Udaletxera be joan daiteke, eguerdira arte.
