Hautes mahai bat gehiago egongo da urriaren 21eko hauteskundeetan
Zazpi mahai egongo dira urriaren 21eko EAEko hauteskundeetan, azken hauteskundeetan baino bat gehiago, batez ere, Magdalena eremuan izan diren erroldatze berri ugarien ondorioz. Mahai guztiak Zabiel kultur etxean ipiniko dira, eta mahai bat gehiago e...
Zazpi mahai egongo dira urriaren 21eko EAEko hauteskundeetan, azken hauteskundeetan baino bat gehiago, batez ere, Magdalena eremuan izan diren erroldatze berri ugarien ondorioz.
Mahai guztiak Zabiel kultur etxean ipiniko dira, eta mahai bat gehiago egonik, hainbat herritarrek ohikoa ez duten mahai batean eman beharko dute bozka. Hori dela eta, errolda bulegotik orritxoa iristean zein mahai egokitu zaien ondo begiratzeko eskatu die herritarrei Mutrikuko Udalak, nahasterik sor ez dadin.
