Basquetourrek bultzatutako
Euskadiko Turismo Enogastronomikoaren Planaren barruan sartzen da ekimena. Funtsean,
eskaintza turistikoaren barruan eskualdeko gastronomia sartzean datza. Lea Artibai Garapen Agentziak sustatzen du ekimena.

“Gastronomia gure bizitzaren parte de eta ondorioz, gure turismo eskaintzetan bertoko gastronomia sartzeko apustua egin dugu”, adierazi zuten ekimenaren bultzatzaileek Markina-Xemeinen egindako aurkezpen ekitaldian.
Taberna eta jatetxeak sartzeaz gain, eskaintza horren barruan gastronomiaren alorrean espezializatuta dauden establezimenduak be sartzen dira. Baita be museoak, interpretazio zentroak, turismo bulegoak eta enpresak. “Garapen sozioekonomiko integrala bultzatzeko asmoa du ekimenak”.
Ekimenean parte hartu nahi dutenen zerrenda osotu eta gero, lantaldeak egingo dira eta eskaintzan nola bideratu ikasteko be tailerrak antolatuko direla gaineratu dute proiektuaren sustatzaileek. “Bisitak eta aholkularitza zerbitzuak be egingo dira, eskaintza hobetzeko”.
Basquetourren esanetan, proiektu hau bultzatzearekin bertoko eskaintza hobetuko da. “Horretarako laguntza emango du garapen agentziak.
Proiektuagaz bat egin nahi dutenek Leartibai Garapen Agentziara joan eta bertan emango dioten papera bete
beharko dute.